martes, 12 de marzo de 2019

ASTEARTEA HONDARRIBIAN

Gaur denetarik egiteko denbora izan dugu, hain zuzen ere, eguraldia primeran portatu delako. Herria ezagutu dugu: bere alde zaharra, herriko museoa eta turismo bulegoa, kale nagusia bere etxe tipikoekin... izugarri gustatu zaigu. Arratsaldean, lan pixka  bat egin dugu gure aretoan, hondartzan jolastu dugu eta lasaitzeko dutxa hartu dugu. Gutxi barru, afaltzera joango gara eta eguna  bukatzeko gure diskoteka maitea, azken gaua iritsi  dela ospatzeko.